“ITSASO ZABALERA!” LIBURUA

Liburu honen berezitasuna istorio «aktiboa» izatea dela erran dezakegu. Helduaren gidaritzaren laguntzaz, edo CDa entzunez, haurrak istorioan murgildu eta proposatutako ariketak egin ahalko ditu. Horrela, istorioa bizitzeak aukera emanen dio haurrari; bere gorputza entzuteko, konfiantza indartzeko, lasaitzeko…

Istorioa bidaian zehar bizitakoari loturiko lasaiketa batekin bukatzen da.

Igo itsasontzira eta etorri gurekin itsaso zabalera, ea zer aurkitzen dugun oraingoan!

Lasaitasunez” bilduma

Lasaitasunez bildumak zure barne entzumena lantzen irakatsiko dizu, poliki-poliki zure aberastasuna, zure berezitasuna, zure altxorra argitaratzen lagunduz. Sakonean zarena izaten ausartzeko!