2021eko abenduak 14
19:45etan
“El Carmen” aretoa Indautxu Plaza z/g Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
Nuevo orden – Mexiko-Frantzia – 2020 – 88 m.
Zuzendaria.: Michel Franco – V.O.S.C.
Mugarik gabeko ekonomilariekin eta Ekonomistak euskal elkargoarekin elkarlanean saioa
XI Zine foroa: Beste errealitatea
Epaimahaiaren Sari Handia jaso zuen filmak Veneziako 2020ko Jaialdian.
Klase dirudunaren ezkontza bat dago Mexikoko hiriburuan, eta kaleetan protesta bortitzak izaten ari dira aldi berean; azkenean, estatu kolpe bat ematen dute. Sistema politikoa erortzen da, eta haren ordez ipintzen dutena lazgarria da.
Gertaerak andregai gaztearen eta etxeko zerbitzarien begietatik ikusten ditugu, eta talde handiko eszenak ageri dira, ongi eratuak, oso pasarte bortitzekin eta jokoz kanpokoaren maneiu egokia.
Oso eztabaidagarria izan da, eta ikuspegi elitista ematen duela egotzi izan diote ordena berriaren ondorio maltzurrak agertzen dituelako eta klase aberatsaren beldurrak baino ez dituelako eszenaratzen. Dena den, anarkistatzat ere jo izan dute, ez delako fio edozein dagoela ere boterean.
Eztabaidarako gai interesgarria.
Gonbidatua.: Jose Ramón Mariño (ATTAC Euskadi)