ANJEL LERTXUNDI: “OTTO PETTE”

“Matxinoak behar omen ditu erresumak, iraungo badu, hala errepikatu ohi zenien beti entzun nahi zizuten gorteko nobleei. Egia da, baina ez zuk esandako bidetik bakarrik. Behartsuak, aberatsaren mahaiko ogi-apurrei uko egin, eta mahaiaren jabe egin nahi duenean, beretzat bakarrik nahi duen mahaia defendatzera behartzen du aberatsa. Mahaipeko apurrak onartuz, aldiz, aukera ematen dio aberatsari bere bihotzaren handia erakusten ari dela pentsa dezan. Bi modu horietara egiten du behartsuak, beraz, aberatsaren alde.”