AMATXIK ERRAN ZIDAN

Amatxik erran zidan

izan zela tren bat

Irun eta Elizondo

lotzen zituena

 

Tuteratik ere

ateratzen ziren

Tarazonaraino

zihoazen hainbat tren

 

Lizarra eta Gasteiz

baturik baziren

hainbat trentxo bereiz

lotzeko baitzeuden

 

Denak galdu ziren

bertze gehiago ere

inbertsiorik ez zen,

ez trenik ez ezer.

 

Tafallako geltokia

desegin nahi dute

eskualde oso bat ia

zerbitzurik gabe.

 

Orain, aldiz, erabat

modernoak izanik

Abiadura Handiko

Trena erosirik

 

Gu guztion geroa

txoil baldintzaturik

gure diru guztia

horretan” irionik.

 

Hamasei ofizio eta

hamabortz miseri

bizitza osoan barna

xahu eta eri.

 

Betiko dirudunek

dute baliatuko

gu garen txiro hauek

apoita nozituko.

 

Ez dugu halakorik

nehoiz nahi izanen

beti egonen gara

herri trenen alde!!!