EGUBERRIKO KONTZERTUA

Egun seinalatu hauetan eta Musikaren Hiriaren 10. urteurrenarekin jarraituz, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaletik Eguberrietako kontzertua swing erritmoan gozatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako, Iñaki Rodríguez irakaslearen gidaritzapean, 5. eta 6. mailetako Brass Bandeko ikasleak Big Band tradizionaleko formatuan entzuteko parada izanen duzue. Garai hauetako ohiko errepertorioaz gain, Count Basie, Antonio Carlos Jobim, Ella Fitzerald, Stevie Wonder edo Gleen Milleren mailako jazz eta bossa nova estiloetako maisu handien lanak egonen dira entzungai.

Gainera, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko jazz-kantuko lehen mailako ikasle den Candela Marinen laguntza izango dugu, bi kontserbatorioetan diharduen Alonso Martínez gitarra elektrikoko irakaslearekin bat.

Hau gutxi ez eta Pamplona Swing Elkarteko lindy hop dantzariek ikutu berezia emango diote emanaldiari.

Zalantzarik gabe, 2021. urtea agurtzeko aukera ezin hobea izanen da, 2022ari musika asko eta osasun egoeraren hobetzea eskatzearekin batera.

DATA: Abenduak 20, astelehenarekin

LEKUA: Fernando Remacha Auditorioa . Musikaren Hiria. Antonio Pérez Goyena Pasealekua

SARRERA: Izen-emateak Musikaren Hiriaren web orrialdean eginen dira, hurrengo estekan:

https://ciudaddelamusica.es/eventos/concierto-big-bang-pamplona-swing/