2021eko abenduak 21
19:45etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
Welcome to Chechnya – USA – 2020- 107 m. – Zuz.: David France – V.O.S.C.
+ VIII. KORTeN! Saria 2021: Ehiza, Hauazkena Taldea (zuziendariarekin)
Sari ugariko dokumentala: BAFTA sariak, Berlingo jaialdia, Sundanceko jaialdia eta hurbilean, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia.
Aktibista talde baten urratsak ikusten dira, Txetxenian arriskuan jartzen dena LGBTQaren aurkako errepresio bortitzetik jendea salbatzeko, Ramzan Kadiroven tiranotzaren pean zeinak Putinen babesarekin baitihardu. Erakundeak babes-etxeak ditu, eta saiatzen da jazarria den jendea ezkutuan eramaten errefuxiatu estatusa izango duten herrialdeetara.
Zirraragarria da bai edukiagatik eta bai irudiengatik; istorio pare bat lantzen du batik bat, baina zinez transmititzen du gorroto irrazional baina halaber interesatuak nolako izugarrikeriak eginaraz ditzakeen.
Teknika narratiboak nahasian darabiltza suspentsea eta testigantza erako filma; oso ezaguna ez den eta geografikoki hurbil gertatzen ari den egoera bat modu eraginkorrean salatzen du.