HASI DIRA OINARRIZKO KANPAMENTUKO LANAK

Alex Txikon-en argazkia
  • Alex Txikonek, Iñaki Alvarezek eta Eneko Garamendik oinarrizko kanpamentura (4.900 metro itsas mailatik) iristea lortu dute, eta pare bat egun eskatuko dien muntaketa lana egiten ari dira

Alex Txikon, Iñaki Alvarez alpinista eta Eneko Garamendi Manasluko oinarrizko kanpamentuan (itsas mailatik 4.900 metrora) daude. Horrela, pare bat egun eskatuko dien #Manaslu2022ren beste fase bat hasi dute.

Hirukotea gogor ari da lanean oinarrizko kanpamentuko elementu guztiak muntatu ahal izateko. “Aurreko urteko leku berean gaude, igo ditugun 130 kargak antolatu nahian. Ez da erraza. Elurra palarekin kentzen eta dena ahalik eta ondoen muntatzen ari gara. Horrelako espedizio batean, dena ondo egitea funtsezkoa da. Oinarrizko kanpamentu ona muntatzea da arrakastaren gakoetako bat”, azaldu du Txikonek.

Ez daude bakarrik. “Cheppal Sherparen espedizioa gurekin dago. Bi talde independente gara, baina elkarrekin egingo dugu lan. Duela urte askotatik ezagutzen dugu elkar, eta helburu bera dugu: historiako lehen neguko igoera egitea Manaslura. Oso giro ona dugu gure artean”, adierazi du euskal mendizaleak.

Taldeko gainerako kideak Samagaunen daude, eta datozen egunetan egingo dute gora, taldeari laguntzeko.