ZOKO BERRI

Txema Arinas

Hona hemen gure Euskal Herri berri honek orrialdeotara dakarren istorio xume eta samur bat, delako multi edo sasi kulturalismo azaleko edo ustekotik nola edo hala sortutakoa, gure hiriburuetako alde zahar itxuraldatu eta hala eta guztiz ere oraindik baztertu batean girotua, haur etorkin eta euskaldun baten gorabeherak zein nahigabeak ardatz dituena, noski, baina baita aurreritzi guztien gainetik eta gaizki ulertze guztien azpitik adiskidetasun istorio bat ere.

https://booktegi.eus/liburua/274/zoko-berri-txema-arinas