PUNTO DE VISTA JAIALDIAK EKIMEN BERRI BAT ANTOLATUKO DU 15-19 URTEKO GAZTEEI JAIALDI BATEAN ZINEMA NOLA PROGRAMATZEN DEN IRAKASTEKO

Programatzaile Gazteak x Punto de Vista ekimenean izena emateko epea zabalik dago jada, jaialdiaren webgunearen bitartez

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Punto de Vista jaialdia Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuak bultzatzen du, NICDO sozietate publikoaren bitartez, eta jaialdiaren hurrengo edizioan Programatzaile Gazteak x Punto de Vista proiektua antolatuko dute, Cinema en Curs-ekin batera eta Nafarroako Kutxa fundazioarekin elkarlanean. Proiektuaren barruan, 15-19 urteko 15 gazte hautatuko ditugu jaialdiko film bat programatu eta aurkeztu dezaten. Izen-ematea doan izanen da, eta urtarrilaren 19ra arte egonen da zabalik, jaialdiaren webgunean: www.puntodevistafestival.com

GEHIAGO IRAKURRI

Egutegia

  • Abenduaren 15etik urtarrilaren 19ra

Deialdi irekia 15-19 urteko gazteentzat. Izen-ematea: www.puntodevistafestival.com webgunean.

  • Urtarrilaren 19tik 26ra

Taldean parte hartuko dutenak aukeratzea.

  • Otsailaren 3tik martxoaren 10era

Programatzaile Gazteak taldearen 6 saioetan parte hartuko dute, otsailaren 3, 10, 17 eta 24an eta martxoaren 3 eta 10ean, 16:30etik 19:30era. Bilkuretan Mercedes Álvarez zinema zuzendaria eta LENS Arte Bisualen Eskolako irakaslea eta Arturo Redín gidoigilea eta zinema irakaslea arituko dira dinamizatzaile lanetan.

  • Jaialdian (martxoaren 14tik 19ra)

Programatzaile Gazteak x Punto de Vista proiektuko partaideek antolatutako saioa eginen da: filma aurkeztu, ikusi eta, gero, ikus-entzuleekin topaketa. Gainera, Programatzaile Gazteek akreditazioa izanen dute jaialdiko ekitaldi guzti-guztietan parte hartu ahal izan dezaten.