LIZARRAN IMMATRIKULATUTAKO ONDASUNAK

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Udalari zerrenda bat bidali dio Elizak Estella-Lizarran immatrikulatutako ondasunekin

Foru Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egin du, Nafarroako Parlamentuaren ekimenez.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) Estella-Lizarrako Udalari bidali dio Elizak Estella-Lizarran immatrikulatutako ondasunen zerrenda, Foru Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak osatua.

Zerrenda hori Nafarroako Parlamentuak eskatuta egin da, toki entitateek haien herrietan egindako immatrikulazioen berri izan dezaten. Hortik aurrera, egoki iritziz gero, sakondu ahalko dute ondasunen titulartasuna ikertzen, eta, hala badagokio, horiek berreskuratzeko izapideak hasi.

Horretarako, lehenengo urrats gisa, nahi duten udalerriek NUKFra jo dezakete eta eskatu zerrendan sartutako ondasunei dagozkien ohar sinpleak. Jakin ohar sinpleen baliozkotasuna hiru hilabetekoa dela eta azken inskripzioari dagozkiola.

NUKFren zerbitzu teknikoek gida tekniko bat prestatu dute immatrikulazioen problematikei buruz. Bertan azaltzen dira immatrikulazioak jasan dituzten toki-erakundeek zer jarduketa egin ditzaketen horiek ikertzeko eta/edo ondasunak berreskuratzeko.

Hauek dira Diozesiak Estella-Lizarran immatrikulatutako ondasunak:

  • Hilobi Santua Eliza

  • Gaztelupeko Andre Maria

  • Parrokia-baratzea (San Migel plaza)

  • Lursaila edo plaza txikia (Lizarra kalea)

  • Etxea (San Migel plaza)

  • Orubea (San Migel plaza)

  • San Jorge kapera

  • San Joan Bataiatzailearen eliza

  • San Pedro Ruakoa eliza

  • San Migel eliza

  • San Pedro Lizarrakoa eliza

  • Finka Aiegi eta Lizarrako jurisdikzioan (Bellin)

  • Larreetarako lursaila (San Lorenzo)

  • Puyko Andre Mariaren basilika



Jarraian (Excel dokumentu batean), zerrenda osoa eransten da, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak bidalitako xehetasun guztiekin, Estella-Lizarrako herritar guztiek jakin dezaten.