SENDABELARRAK: INDIKAZIO FARMAZEUTIKO-ZERBITZUAREN PROTOKOLOAK: LOAREN ASALDURAK

Definizioa

Insomnioa honela definitzen da: konpentsaziozko atseden kualitatiboa edo kuantitatiboa nahi gabe ez hartzea. Hainbat arrazoirengatik izan daiteke baina, batez ere, ezohiko bizitza fisiko eta psikiko (estresa, lana, ikasketak, familia, bidaiak, adina, etab.) baten ondorioa da. Hainbat modutan ager daiteke: lo hartzeko ezintasuna, gauez esnatzea, nahi gabe lo ordu gutxi egitea edo loaldi nahikoa izan ez delako sentsazioa izatea.

Insomnioa arintze aldera, sakon tratatu ahal izateko, eragiten duen faktorea ebaluatu behar da. Halaber, insomnioaren indukzioan eragin behar da.

Sintomen identifikazioa

Gaueko esnaldiak.

Loak ez hartzea.

Lo oso aztoratua.

Medikuagana bideratzeko irizpideak

Depresio larria.

Agresibitatea.

Tratamendua benzodiazepinekin edo Nerbio-Sistema Zentraleko beste medikamentu batzuekin.

Ebaluazioa

Faktore eragilean sakontzea: urduritasuna, depresio moderatua, estresa, adina.

Eraginkortasunik gabe egindako aurretiazko ekintzak.

Bizi-ohitura bateraezinak, bateraezintasuna eragin dezaketen medikamentuak barne.

Baliabide terapeutikoak

Neurri higieniko-dietetikoak indikatzea: erlaxazio-ariketak eta beste.

Tratamendu farmakologikoa.

Tratamendu ez-farmakologikoa: elikagai-osagarriak, melatonina, magnesioa…

Fitoterapia: Eschscholtzia californica Cham., Passiflora incarnata L., Crataegus monogyna eta C. laevigata, Valeriana officinalis L., Melissa officinalis L. eta Lavandula angustifolia Mill. Kontraindikazioak: landarearen drogarekiko edo medikamentuaren beste edozein osagairekiko hipersentikortasuna. Arreta-neurriak: gidatzerakoan eta makina arriskutsuak erabiltzean. Haurdunaldian eta edoskitzaroan ez da segurtasunik ezarri.

KALIFORNIAKO MITXOLETA

Eschscholtzia californica Cham.

Landarearen droga: goialde loreduna.

Osagai nagusiak: alkaloideak

EMA/AEMPS indikazioa: estres mentalaren sintoma arinak leuntzeko eta lo egiten laguntzeko.

EMA posologia: hautsa. Eguneko dosia: 960-1500 mg. Hartu 30-60 minutu oheratu aurretik.

Arreta-neurriak: ez da gomendatzen 18 urtetik beherakoetan.

Kontrako erreakzioak: ez dira deskribatu gomendatutako dosi terapeutikoetan.

GARRAISKA

Melissa officinalis L.

Landarearen droga: hostoak.

Osagai nagusiak: deribatu hidroxizinamikoak, triterpenoak, flabonoideak. Olio esentziala (% 0,05 b/p minimoa).

EMA/AEMPS indikazioa: estres mentalaren sintoma arinak leuntzeko eta lo egiten laguntzeko.

EMA posologia: hautsa: 0,19-0,55 g, 2-3 aldiz egunean.

Posologia espezifikoa AEMPSen fitxa teknikoaren arabera: 550 mg 2 aldiz egunean.

Arreta-neurriak: ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoetan.

Kontrako erreakzioak: ez dira deskribatu gomendatutako dosi terapeutikoetan.

ELORRI ZURIA

Crataegus monogyna eta C. laevigata

Landarearen droga: goialde loreduna.

Osagai nagusiak: flabonoideak eta proantozianidinak.

EMA/AEMPS indikazioa: bihotz-taupaden (palpitazioen) gehiegizko pertzepzioarekin agertzen den urduritasuna arintzeko, baita loezina arintzeko ere.

EMA posologia: hautsa: 190-350 mg dosiko (570-1750 mg/eguneko).

Posologia espezifikoa AEMPSen fitxa teknikoaren arabera: 350 mg, 3-4 aldiz egunean.

Arreta-neurriak: ez da gomendatzen 18 urtetik beherakoetan. Aldez aurretik bihotzeko patologia baztertu behar da, ez baita ebaluatu bihotzeko gaixotasunak dituzten pazienteen segurtasuna eta eraginkortasuna.

Kontrako erreakzioak: ez dira deskribatu gomendatutako dosi terapeutikoetan.

BELAR BEDEINKATUA

Valeriana officinalis L.

Landarearen droga: sustraia.

Osagai nagusiak: mono eta seskiterpenoak dituen olio esentziala.

EMA/AEMPS indikazioa: estres mentalaren sintoma arinak leuntzeko eta lo egiten laguntzeko.

EMA posologia: hautsa. Dosi bakarra: 0,3-2,0 g. Dosi bakarra eman oheratu baino 30-60 minutu lehenago, eta dosi bat lehenago beharrezkoa bada.

Arreta-neurriak: ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoetan.

Kontrako erreakzioak: oso gutxitan ager daitezke goragaleak, okadak edo miastenia, eta are bakanago bihotzeko arritmia. Erabilera jarraitua izaten bada, batzuetan, zefalea, urduritasuna, insomnioa edo midriasia ager daitezke.

PASIO-LOREA

Passiflora incarnata L.

Landarearen droga: goialde loreduna.

Osagai nagusiak: flabonoideak (gutxienez % 1,5), alkaloideak eta maltola.

EMA/AEMPS indikazioa: estres mentalaren sintoma arinak leuntzeko eta lo egiten laguntzeko.

EMA posologia: hautsa: 0,5-2 g, 1-4 aldiz egunean.

Arreta-neurriak: ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoetan.

Kontrako erreakzioak: hipersentikortasun-erreakzioak oso gutxitan (% 0,001 baino gutxiago).

IZPILIKU FINA

Lavandula angustifolia Mill.

Landarearen droga: loreak.

Osagai nagusiak: olio esentziala.

EMA indikazioa: estres mentalaren sintoma arinak leuntzeko eta lo egiten laguntzeko.

AEMPS indikazioa: antsietatearen sintoma iragankorren tratamendua.

EMA posologia: loreak: infusioa, 1-2 g, 3 aldiz egunean. Olio esentziala: 20-80 mg/egun.

Posologia espezifikoa AEMPSen fitxa teknikoaren arabera: 80 mg egunean behin.

Arreta neurriak: ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoetan.

Kontrako erreakzioak: ez dira deskribatu gomendatutako dosi terapeutikoetan.

Erreferentzia:

Egileak: Pons Ciprés, G.; Andreu Prats, D.; Farràs, A.; Sancho, M. et al. (Farmazialarien Elkargo Ofiziala. Tarragona. Orraztailea: Allúe Creus, J. (Sendabelarretako batzordekidea. Farmazialarien Elkargo Ofiziala. Bartzelona).

2020-2021. Plantas Medicinales. Protocolos del Servicio de Indicación Farmacéutica en trastornos del sueño. Farmazia bulegoko Batzorde Nazionala. Sendabelarrak. Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia. Kolaboratzailea: Arkopharma Institutua.