FAS ZINEKLUBA: “APPLES”

2022ko urtarrilak 18

19:45etan

El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Apples – 2020 – Grezia/Polonia/Eslovenia – 90 m. – Fic – Zuz.: Christos Nikou – V.O.S.C.

Zergatia azaldu gabe, epidemia global baten ondoren jendeak memoria galduko du; amnesiko gelditzen dira, eta ez dute ezertxo ere  gogoratzen, ez nor diren, ez zer egiten zuten; eta, ondorioz, nortasuna galtzen dute.

Christos Nikou greziar zuzendariak (“Canino” filmean Yorgos Lanthimosen zuzendaritza-la-guntzaile izandakoak) gogoeta bat planteatzen digu ahanzturaren eta minaren inguruan, “Ensayo sobre la ceguera” gogorarazten duena.

Kaltetuak anbulantzian eramango dituzte zentro batera, eta han espero dute senideek bilatuko dituztela, baina gure protagonistak,  Arisek, ez dauka nortasun agiririk, eta ez zaio seniderik agertzen.

Beste alternatiba da nortasun berria esleitzea eta hura eraikitzeko  probak gainditzen joatea, argazkietan dokumentatzen dituen ariketei aurre eginez.

Zinema greziar humanista eta eskuragarriaren eredua. Kutsu goibela duen parabola bat, metafora sotilak darabiltzana eta pedantekeriatik  urrun dagoena; osaera bisual eta akustiko zaindukoa.

Trailerra

Trailer de Apples subtitulado en español (HD) – YouTube

+ KORTeN! El comité, Pablo Pinedo, 2020, 15’. Fic.

Gonb.: Pablo Pinedo (zuz)

www.cineclubfas.com

EUROPAKO BATASUNAREN COVID DIGITAL ZIURTAGIRIA (QR)  AURKEZTEA BEHARREZKOA DELA (paperean edo euskarri digitalean). Era berean, maskara nahitaez erabili behar da.