ANTZERKIA SENPEREN

Urtarrilaren 23a, igandea

Euskal Hirigune Elkargoaren kultura denboraldiaren karietara, hainbat ikuskizun antolatuko dira lurralde osoan. Sartze guziak euskoz ordain daitezke.

Urtarrilaren 23an, La Compagnie de Louise konpainiaren Jimmy et ses soeurs antzezlana izanen da, 17:00etan, Larreko kultur gelan.

Ordaintzeko moldeak: erreserba 06 35 16 25 91 telefono zenbakira deituz eta paga han berean eusko billeteekin edo euskopayrekin.