URTARRILEKO AGENDA

ERAKUSKETA

Zirkoa eta txontxongiloak” Erakusketa Corrado Masacci italiar eraikitzaile eta bildumagileak diseinatu eta sortu du.

Erakusketa honen bidez, egileak plazer estetikoa eta zirkuaren edertasuna irudikatu nahi izan ditu, irudimenerako espazio bat sorutz; zirkua delako benetako dibertimendua.

Erakusketan ikusgai:

·         Zirkuaren eta zaldiaren jatorria

·         Pailazoak eta bere aurrekinak

·         Zirkuko hainbat pertsonai

·         Titiri-circus

·         Liliput-circus

·         Fantastic-circus

·         Tximinoak

·         Igelen zirkoa

*Informazio gehiago:

https://zumaia.eus/eu/turismoa/agenda/zirkua-eta-txontxongiloak-erakusketa

HITZALDIA

Hilaren 20an “Emakumeak abstrakziogile” hitzaldia izango da, Ismael Manterolaren eskutik.

Ismael Manterola arte adituak “Emakume abstrkaziogile” izeneko hitzaldia eskainiko du Bilboko Guggenheim museoan ikusgai dagoen izen bereko erakusketaren inguruan.

Eraskusketa honen helburua emakume artistek abstrakzioari egin dioten ekarpenaren historia idaztea izan da eta horretarako XX. mendea aztertu da ,1980ko hamarkada arte gutxigorabehera, XIX. Mendera sartu-irtenen bat egitearekin batera.

Emakume artistak ikusezin bihurtu zituzten abstrakzioaren historian, nahiz eta ekarpen ukaezinak egin zituzten bai lengoaia haren jatorrian nahiz hastapenetan, bai ondorengo garapenean.

Kontu hauek eta gehiago “Emakume abstrkaziogile” hitzaldian jasoko ditu Ismaelek.

*Informazio gehiago:

https://zumaia.eus/eu/turismoa/agenda/emakumeak-abstrakziogile-hitzaldia

ANTZERKIGINTZA

Bestalde eta helduen antzerkiari dagokionean urtarrilaren 28an Formol konpainiaren “Album” antzezlana eskainiko da Aita-Mari zineman.

Hona hemen lanaren nondik norakoak:

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?

Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?

Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?

Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.

Baina zer daukagu guk esateko?

Zer espero da gutaz?

Nor gara gu?

Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.

Ongi etorri gure kaiolara.

Iraupena: 70 min.

Sarrerak urtarrilaren 21etik aurrera Zumaiako Turismo Bulegoan:

10: 00-14: 00 + 16: 00-18: 00

Prezioa: 6 € (4 €Gazte Txartelarekin)

*Informazio gehiago:

https://zumaia.eus/eu/turismoa/agenda/album-ikuskizuna-formol-laborategia

IKASTAROAK

Eta 2021-2022 Ikastaroetan libre dauden plazak direla eta deialdi berria egin dugu interesa duenak izena eman dezan:

https://zumaia.eus/eu/turismoa/agenda/ikastaroak-2021-2022-plaza-libreak?set_language=eu