LOIZUKO GIZAKIA ERAKUSKETA

Loizuko gizakia: espeleologia ezagutzen’ erakusketa Frai Diego Kultur Etxera iritsi da

Otsailaren 13ra arte bisita daiteke, eta, osagarri gisa, otsailaren 4an hitzaldia emanen du Andoni Gallardok, aurkikuntza egin zuen espedizioko kideak

Loizuko gizakia: espeleologia ezagutzen’ erakusketa otsailaren 13ra arte egonen da ikusgai Lizarrako Frai Diego Kultur Etxean. Formatu handiko argazkiak ditu erakusketak, eta horien bidez dokumentatu ziren Nafarroan aurkitutako giza gorputz zaharrenaren erauzketa- eta azterketa-lanak, 11.700 urte ingurukoak.

Barrunbearen topografia erakusten duen mapa bat ere ikus daiteke, non gorputza 2017an aurkitu baitzen (Errotalde I haitzuloa, Erro ibaiaren goi-arroa), baita espeleologiako hainbat material ere.

Erakusketa osatzeko, datorren ostiralean, otsailaren 4an, 19:00etan, Andoni Gallardo, espedizioko kide den Sakon Espeleologia Taldeko espeleologoak, aurkikuntza egin zuen taldeko kideak, hitzaldia emanen du.