BERBAXERKA, JOKO BERRIA SAREAN

Azken egunetan anitz aipatu da Berbaxerka euskarazko joko berria. Jokoak ematen dituen letrekin, euskarazko ahalik eta hitz gehien osatzea da helburua.

Sare sozialetan anitz agertu da azken egunetan eta prentsan ere artikulu zenbait irakurtzen hasiak gara. Dirudienez Estatu Batuetan sortu zen joko hau lehenik eta ondotik katalanez egokitu zuten “Paraulogic” izenarekin. Orain, euskaraz aritzea ere posible da Berbaxerka jokoan.

Jokoan zazpi letra ezberdin biltzen dira egunero, eta ahalik hitz gehien osatu behar ditu jokalariak. Letretako bat gorriz nabarmentzen da, eta letra hori da ezinbestean erabili behar dena. Euskaltzaindiaren hiztegian jasotako hitzak baino ez dira onartzen, gutxienez hiru karakterekoak.

Gaurko erronka entseatu nahi?

Lotura: https://berbaxerka.gitlab.io/