HITZORDUAK

Hemen dituzue berriz 2022. urtea
argituko duten 2021eko hitzordu nagusiak

 GAZTEEN ORIENTABIDEA

180 parte hartzaile Orientabidearen mintzaldian, Quintaou antzokian, 2021eko urtarrilean, «ibilBIDE» egitaraua abian emateko! Eta 2022an, esperimentazio anitz, Akitania Berriko Eskualdearen laguntza azkarrarekin. Gehiago jakiteko

 ————————————————————-

LURRALDE ANTOLAKETA

lLurralde Koherentzia Eskema (LuKE-SCoT) izanen denerako lanen hastearekin, Garapen Kontseiluak bere kide guztiak eman zituen lanean iragan udaberrian, «lurraldeen birmarratzeko» bakoitzak dituen bizimoldeen arabera. Lehen estrategia ekarpena da hori 2022ko LuKEaren lanak gidatzeko, bai eta euskal barnealdean egiteko diren herriarteko tokiko hirigintza planak (hTHP-PLUi) ere gidatzeko.

————————————————————-
●TURISMOA

Euskal Elkargoak galdeginik, Euskal Herriko Garapen Kontseiluak bere behakoa eskaini zion adituek egin diagnostikoari, eta parte hartze bidezko urraspide bat eman zuen plantan, EHErekin elkarlanean, etorkizuneko eskema estrategiko baten ardatzak zehazteko. 8 lantegitan aritu ziren 150etik gora parte hartzaile; urtarrilaren 13an bururatu dira lantegi horiek, Goazen klusterrak ekarri 40 bat turismo enpresa bildu dituen mintegi batekin. Eztabaida garaiaren ondotik, IEHGKaren Ekarpenaren aldi heldu direnasteetan.
————————————————————-

● BIZITEGIAK

Apiril hastapenean, EHGKak Bizilekuei buruzko osoko bilkura bat antolatu zuen, non tokiko ia 100 eragile bildu ziren; hortik, elkarrekin so egin eta aritzearen aldeko dei publiko bat atera zen: ikus hemen !

Langile gazteen etxearekin elkarlanean, EHGKak diagnostiko bat eman zuen euskal barnealdean gazteek duten bizileku beharraz; 2022ko hastapenean ere diagnostiko hori egiten darrai. Gehiago jakiteko

 ————————————————————-

EMAKUMEZKO/GIZONEZKOEN ARTEKO EGALITATEA

Herriko Etxeei herritarrekin batera aritzen laguntzeko tresna bat presta dezan proposatu zion EHGKak euskal elkargoari. EHGKaren 21 ekintza proposamenetan oin hartuz, euskal elkargoak fitxa baliagarridun gida bat prestatu zuen eta hautetsien eta tokiko eragileen artean banatzen ari da orain. Gehiago jakiteko

   ————————————————————-

TRANZ’EKO

Trantsizioaren enpresaburuen olde berri bat lagundu zen 2021eko maiatz bitartean. Baliabide hori ADEME erakundeak sostengatzen du eta amaitzera doanez, EHGKko lantalde batek aztertuko du 2018az geroztik eraman den esperimentazio hori eta ahal beste ondorio aterako. Hemendik zenbait astetara, ekologia & energia trantsizioaren aldeko mikroproiektuei ematen zaien sostengua hobetzeko proposamenak eginen dizkie EHGKak erakundeei.

 ————————————————————

KULTURA

Uztailean Ahetzen mintegi batean bil eta gogoeta bat eman zuten EHGKaren berrogeita hamar bat kidek «lurraldeko kultura proiektu» baten funtsetaz. 2021eko urte hondarrean, zenbait elkarrizketa egin ziren EHEren politika eguneratzen duen elkargoaren kultura lehendakariordearekin. 2022an ere luzatzen den zeregina da hori.

 ————————————————————–

● PAISAIAK

IEHGKak Versailles-eko paisaien nazio mailako goi-eskolako ikasle bat hartu zuen 2021ean, parte hartze bidezko gogoetak lantzeko Donazaharren eta Bidarten. Lan horiek aberastuko dituzte euskal elkargoa prestatzen ari den «paisaia planaren» gaineko gogoetak.

 —————————————————————–

IPAR/HEGO

IEHGKak hilabete anitz darama Eusko Ikaskuntzarekin lanean mugazgaindiko gizarte zibilaren laborategi baten ideia lantzen. Lehen etapak foro bat ekarri zuen, iragan irailean, Iruñan. 2022an ere jarraituko du prozesu horrekin. Gehiago jakiteko

 ———————————————————————————————————————

ETA LABURKI
IEHGKak sostengua eman zien hizkuntza murgilketaren alde maiatzean egin zen mobilizazioari eta iragan azaroan bizitegien gaineko espekulazioaren aurka egin zenari. IEHGKak Hiri Lekualdaketen Planari buruzko iritzi berezi bat eman zuen, mugikortasunen sindikatuak hala galdeginik; Eskualdeko Ekonomia, Gizarte eta Ingurumen Kontseiluarekin (CESER) lotu zituen harremanak; lantegi bat antolatu zuen Démocratie ouverte kolektiboarekin, laborantza & elikadura gaiei buruzko batzorde bat eman zuen plantan, eta Hazparneko Lurraldeko, Bidaxuneko Lurraldeko, Garazi-baigorriko, Iholdi-oztibarreko, Hego Lapurdiko, Errobiko… eremuetako hautetsiekin mintzatu zen.

www.societecivile-paysbasque.com

DONZAC KARRIKA 1, 64100 BAIONA


+33 (0)5 59 25 38 90


cdpb@societecivile-paysbasque.com