ZIENTZIAREN INGURUKO HITZALDI ZIKLOA

Jose Ramon Etxebarria Bilbao zientzia eta teknologiaren arloak euskalduntzen ibilbide luze eta oparoa duen ingeniari industriala eta fisikan doktorea da (https://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Ramon_Etxebarria). Horretaz aparte politikan aritutakoa, euskaltzaina eta gaur egun, erretiratuta badago ere, wikilari lanetan dihardu Euskarazko wikipedia elikatzen. 2020an, unibertsitateko ikerketa eta irakaskuntzaren arloan euskararen normalizazioari egindako ekarpen garrantzitsua aintzat hartuz, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria esleitu zion

Lau saiotako ziklo honetan, egunerokoan gizaki orori, arraza, sexu jatorri edo bestelako bereizgarririk baldintzatu gabe, inguratzen gaituzten oinarrizko elementu batzuen izatearen azalpen zientifikoak entzungo ditugu, era erraz eta ulergarrian azalduta: hizkuntza (elkar komunikatzeko beharra), neurtzearen kontzeptua, argia eta denbora. Hitzaldiaren ondoren solasaldirako tartea egongo da, solaskide baten laguntzarekin.

UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) eta Eusko Ikaskuntzarekin batera antolatutako jarduera da.

Programazioa

DATA                      HITZALDIAREN IZENBURUA                                    SOLASKIDEA

2022/2/9            “Hizkuntzaren lau iraultza handiak”                                Sagrario Aleman

2022/3/9            “Gnomona, historiako lehenengo neurgailu zientifikoa”

2022/4/6            “Argiaren enigma”

2022/5/11          “Denbora, Naturaren arima”

Hitzaldiak CIVICANen izango dira, hilabete bakoitzeko 2. ostiralean, arratsaldeko 7,00etan.

Sarrerare librea izango da bertaratu nahi duen edonorentzat. Osasun baldintzak aldatzen ez diren bitartean izen ematerik ez da beharko. Edonola, hilero iragarriko dugun hitzaldiaren informazioarekin batera jakinaraziko dugu hau ere.