BEHEROBIA (PAUSU)

Lehen Beherobia,

Lapurdi, Gipuzkoa,

hurbildu dituena,

bien arteko zubia.


Baztandik etorria,

Bidasoa bilakatu da,

ibaia bi aldetan,

bizi berria du eman.


Gero Behobia izan da,

pausaleku polita,

arrantzale, laborariek,

biziarazi dutena.


Euskal Herria zatitzean,

eman dute bi pusketan,

Iparra eta Hegoa,

erresuma desberdinetan.


Behobia bi aldetan,

Berlin bezala garaian,

ezinezkoa Alemanian,

onartua Euskal Herrian.


Lotsagarrizko pareta,

mundu osoak salatua.

Gure kasua ez al da

berdin konparatzekoa?


Behobia moztuta,

zazpi herrialde dituen,

herri martiriaren,

haustuaren sinboloa.

Hainbeste urte darama,

Behobia zatitua dela,

munduak jakin dezala,

bateratuko dugula.