Otsailaren 28an.
Bi saio: 15:00etan eta 17:30ean
Sarrerak salgai otsailaren 15etik aurrera Oxford aretoan 17:00etan
eta baita internet bidez (www.entradium.com) egun berean 20:00etatik aurrera.
Eta soberan geratuko balira otsailaren 16tik aurrera Turismo bulegoan
Aurtengoan euskararen gaiari eutsi nahi izan diote pailazoek eta “Kuikui txorrotxio egingo diote munduari, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian… Kui Kuikui!””
Sinopsia: ikuskizunean ikusiko ditugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahian, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona.
Iraupena: 70 minutu
* Sarreren prezioa: 6€ denentzat. Ez da deskonturik.
*Salmentarako baldintzak: pertsona bakoitzak 6 sarrera eskura ditzake gehienez