Txema Arinas
Conservas Abalosen jabearen alaba Euskal Herrira itzuli da aspaldiko partez. Bertan piano kontzertu bat eskainiko du izen handiko Liverpooleko Musika Saria eskuratutakoan. Bere sorterrian ere gorazarre egin eta domina bat lepotik zintzilikatu nahi diote, ustez edo Luzaro herriaren izena lau haizetara eraman izanagatik. Enara aiko-maiko dago, ez du jakingo onartu ala ez. Luzaro herriak ez du merezi, ez behintzat maiteeen duena kendu eta gero.