ETORKINA

Estatu Batuetatik eta

Europa hurbiletik etorri zitunan

Progresoaren izenean

hemen dena hustu-odolostu zitenan


Lehengo bertako etsaiak

kanpotarrak ondoren erasoka

maltzur faltsuak!

Txiro, menpe egoteaz gain

eritasunak jasan behar,

madarikatuak!


Kale gorrian hago eta, orain,

hirea suntsitua ikusi ondotik

ihes egin beharra daukan

ez baitun bertze aterabiderik


Seme-alaben xorrotoek

beren premiak baditizten,

bizi behar diten!

Alaitsu eta osasuntsu

ikusi nahi baditun

egin zazue alde


Arrosa koloreko Europan

hi bezalakoak ere bazter utzirik

han bezalaxe hemen baita

zapalkuntzak baitirau bizi-bizirik


Pateradunek errana

hori, dena, gezur hutsa

sasikume tzarrak!

Nahiz eta eman hire sosak

larrazorriei iheska,

hilko ahal dira denak!


Lanetan diren makurrenak oro

hago ziur, hiretako izanen ditun

horixe bera saihesteko

sinatzen delarik ere zenbait itun


Azpian denarendako

gizarte honen azpiak

hau berdintasuna!

Azpijokoak jasan behar,

jopuei jukutriak,

non da askatasuna?