MIARRITZE ETA BAIONAK ERE

HIZKUNTZA GUTXITUEN EUROPAKO ITUNA IZENPETUKO DUTE

Bi hirietako Herriko Kontseiluak engaiatu dira

Hizkuntza Gutxituen Babeserako Europako Tokiko ituna izenpetzera eta horrek dakartzan neurriak hartzera.

Hitzarmen horrek, hizkuntza gutxituak babesteko eta garatzeko helburua du, erabilera sustatuz eremu pribatuan eta publikoan.

Zazpi gai nagusi ditu: irakaskuntza, justizia, administrazioa eta zerbitzu publikoak, hedabideak, kultur jarduerak, bizi ekonomiko eta soziala, mugaz haraindiko harremanak. Ardatz bakoitzean, euskararen alde har daitezkeen neurriak zerrendatzen ditu. Ituna sinatu ahal izateko, Herriko Etxe bakoitzak 49 neurrietatik gutxienez 35 onartu behar ditu. Jarraipen talde batek engaiamendu horiek beteak direla egiaztatuko du 18 eta 24 hilabete guziz.

Guztira, Ipar Euskal Herriko 40 bat herrik izenpetuko dute itun hori. BAM eskualdean, Baionako eta Miarritzeko herriko etxeek onartu dute Herriko Kontseiluan bozkatuz. Izenpetze egun ofiziala, aldiz, berantago eginen da Europako Kontseiluko ordezkarien presentzian.