Junkal Lertxundi eta Gastonen “Itsas haizea dabil” Kimu bildumako liburu berria plazaratu du Ikaselkarrek lehen irakurleei zuzenduta (6 urtetik aurrera).
Kimu bildumako liburu berria aurkeztu du Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak: “Itsas haizea dabil”, Junkal Lertxundik idatzia eta Asier Iturralde Gastonek ilustratua.
Lehen irakurleei zuzenduta dago Kimu ipuin-bilduma, 5-6 urtetik aurrerako umeei. Mundua zein gizakia ulertzen eta ezagutzen, eta irudimena eraikitzen eta lantzen bidelagun izan nahi du. Hitzen eta irudien bidez, irakurle gaztetxoenak entretenitu, irakurketan trebatu, hizkuntzan aberastu eta arteaz gozatzen irakastea ere badu helburu.
ITSAS HAIZEA DABIL
Junkal Lertxundi – Gaston
Arraitarrak senide askoko familia dira: abeslariak, akrobatak, gozogileak, jostunak… denetik dago etxean. A zer zalaparta familia horretakoa! Telmok, etxeko txikiak, serio begiratzen die denei eta itsas haizea dabilenean bakarrik alaitzen zaio begitartea. Zergatik ote?
You must be logged in to post a comment.