NINLIL ETA ENLIL (SUMERIAR MITOA, SEGUR ASKI K.A. 3000. URTEA BAINO ANTZINAGOKOA)

Olatu garbian, emakumea olatu garbian bainatu zen.
Nunbirdu ibaiaren ezpondatik joan zen Ninlil:
Begi distiratsuen izakiak, Jaunak, begi distiratsuen izakiak,
“Mendi Handiak”, Enlilen Aitak,
begi distiratsuen izakiak ikusi egin zuen,
Artzainak… patuak erabakitzen dituenak,
begi distiratsuen izakiak, ikusi egin zuen.
Jaunak maitasunaz hitz egin zion, baina hark uko egin zion:
“Nire bagina txikiegia da eta ez daki kopulazioaz,
Nire ezpaina txikiegiak dira eta ez dakite musuez…”