PUNTO DE VISTA

Magdalena Orellana, Hugo Amoedo eta Blanca Camell Galí zinemagileek hartuko dute parte, X Films proiektuaren 2021eko edizioan

  • Proiektu irabazlea ikus-entzunezko sormen lan batean gauzatuko da, saiakera moduan, Nafarroan, eta jaialdiaren 2023ko edizoan estreinatuko da.

2010. urteaz geroztik Punto de Vistak hiru errealizatzaile gonbidatzen ditu urtero, Nafarroan filmatuko den dokumental saiakera baten proiektua aurkezteko. X Films proiektuak Juan Huartek 1963an sortutako ekoiztetxe nafarretik hartu zuen izena; haren ideia zen interes artistiko bereziko filmak bultzatzea, eta bertan, hainbat artistak egin zituzten lehen urratsak zinemaren arloan, hala nola Jorge Oteizak, Nestor Basterretxeak, Rafael Ruiz Balerdik, Antonio Sistiagak eta beste sortzaile askok. Mezenazgo espiritu hura berreskuratzeko asmoz, jaialdia produktore bihurtzen da, zinemagile berriei obra berri bat sortzeko aukera emateko eta, aldi berean, ez-fikzioaren panoramaren ahots berriak Nafarroan ezagutzera emateko.

Magdalena Orellana, Hugo Amoedo y Blanca Camell Galí

Aurtengo edizioan Magdalena Orellana, Hugo Amoedo eta Blanca Camell Galí gonbidatu ditugu, beren proposamenak aurkez ditzaten. Laster ezagutuko den epaimahaiak proiektuetako bat aukeratuko du. Aukeratutako proiektua 2022ko apiriletik 2023ko martxora egin beharko da, saiakera pertsonal modura, eta gutxienez hogei minutuko iraupena izango du. Filma Punto de Vistaren hamazazpigarren edizioan estreinatuko da. 

LEER MÁS

Ireki da 2022ko Punto de Vista jaialdirako akreditazioak eskatzeko epea

Ireki da jada Punto de Vista jaialdiaren hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzeko epea, eta irekita egongo da martxoaren 2ra arte. Akreditazioa nahi duten profesionalek, ikasleek eta kazetariek jaialdiaren webgunean eska dezakete.

Akreditazio profesionala zinemaren eta ikus-entzunezko sormenaren arloko profesionalentzat dago erreserbatuta, eta 30 €-ko kostua izango du. Bestalde, ikasleentzako akreditazioak kanal berean eska daitezke, eta izena emateko kuota 8 €-koa da.Ordainketa jaialdiaren webgunearen bidez egin daiteke, martxoaren 3ra arte. Prentsako akreditazioa doanekoa da, eta hedabideen ordezkarientzat soilik dago erreserbatuta (prentsa idatzia, digitala, prentsa agentziak, telebista eta irratia).

LEER MÁS