‘BOST MÁS BOST’ ERAKUSKETA

Vital Fundazioa erakusketa-zentroa

1 Aretoa

2021eko abenduaren 22tik 2022ko martxoaren 30ra

Vital Fundazioaren erakusketa zentroa

Posta kalea, 13 eta 15 – 01005 Vitoria-Gasteiz

Ordutegia:

  • 18:00etatik 20:30era (asteartetik-larunbatera)

  • 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era

  • (igande eta jaiegunetan)

Informazioa

Bost más bost’, belaunaldien arteko erakusketa kolektiboa da, eta bertan, zenbait arte diziplinatako emakume eta gizonek proiektu kolektibo baterako interesak eta sentsibilitateak batu dituzte. Erakusketak ibilbide ezaguna duten bost euskal eskultoreren lana erakutsiko du (Koldobika Jauregi, Víctor Arrizabalaga, Iñaki Olazabal, Mikel Lertxundi eta Iñigo Arregi) eta horiei argazkilaritza (Nerea Moreno), grafitia (Eva Mena), musika (Maika Gomez eta Sara Gomez, txalapartariak) eta pintura (Maite Sainz) arloetako bost emakume artista bildu zaizkie.

Erakusketa honetan sinergiak batu dituzten artista guztiek estatura nahiz nazioartera eraman dituzte beren lanak. Fernando Martínez de Viñasprek komisario duen proiektu honetara, euren eskulturak, erliebeak, argazkiak, grafitiak, musika eta pintura ekarri dituzte, horietako asko erakusketarako honetarako berariaz sortuak.

Maika Gómez eta Sara Gómez txalapartariek pieza berezi bat sortu dute ‘Bost más bost’ proiekturako; Eva Menak grafiti bi sortu ditu aretoan bertan, erakusketa honetan lankide dituenak erretratatuz; Nerea Morenok eskultoreei beren lan-eremuetan, sorkuntza prozesu betean, egindako erretratuak izango ditu ikusgai; eta Maite Sainzek proiektu honetarako margotutako piezak erakutsiko ditu.

Bost eskultoreek, bestalde, euren lanen aukeraketa bat erakutsiko dute. Mikel Lertxundik (Berriatua, 1951), Iñigo Arregik (Arrasate, 1954), Victor Arrizabalagak (Mañaria, 1957), Iñaki Olazabalek (Andoain, 1959) eta Koldobika Jauregik (Alkiza, 1959) eskultura modernoaren herentzia desberdinak ordezkatzen dituzte, eta guztiak batzen ditu, materiari dioten estimuaz gain, batez ere autodidakta den prestakuntza izateak, arte-zentroek antolatutako ikastaro eta tailerretan parte hartuz osatu dutena. Oteizaren, Chillidaren eta Ibarrolaren eragin handiko eszenan sortu ziren. Hala ere, artista horiekiko eta Mendiburu eta Basterretxea bezalako beste batzuekiko distantzia kritiko batzuekin, erakusketa honetan parte hartzen duten eskultoreek, arian-arian, euren eskultura poetika propioa moldatzen joan dira.

Iturria:

https://www.fundacionvital.eus/eu/bost-mas-bost-erakusketa