ELOMENDI

Mila berrehun eta laurogeita bederatzi

metro horietatik zenbat gertaera ikusi!

Gure kondairaren gezur handien jabe izanik

egien erraiteko garaia iritsirik.


Klarki azal bedi ba, benetako Historia,

klarki azal bedi ba, Herriaren pairua.


Hogeita hamaseiko uda odoltsu, goibel eta hitsean

Elotar oro lanerat behartu zitenan.

Nork zekikeen zer zen hura? Hain ziren handi zuloak!

Antzemanen zitenan haien helburua.


Ehorzketa erraldoia, zizpaz, iskiluz eragina

Odol isuri lazgarria gorriz xahutzeko Herria.


Elomendi ederra, zer ikusi, hura konta


Tafallako espetxe hura, jendez mukuru bazegonan

denek usnatu zitenan heldu zitzaiena,

hondar besarkadak eta eskutitzak etxeko orori

agurrak, xerak, musuak eta malko ugari


Hiltzaileak, herratiak, sepati izugarriak

Zenbat beldur, zenbat odol, ankerra oso sarraskia.


Bizi gelditu zirenen emakumeen patua

Lazgarria izan zunan, ezin ahaztuzkoa,

kaleetan barna biluzik, purgoiloz gainezka eginda,

mehatxu eta zemai artean arras irainduta.


Emakume gutietsiak faxistek bortxatuak

Alargunaraziak herrian hiletsiak


Gaitzetsi behar den guztia gaitzesten den garai “askean”,

jazoerok zirauten oraino zuzendu gabean.

Urte aunitz joanik ere, ez dun damudunik hemen,

egin zutenaz harro zauden berriz eginen liketen


“ Bakoitzari berea, Jainkoaren legea”

Ahanztekoa ote da Elizaren jokaera?


Gezurrak, lapurretak, bortxaketak, hilketak


Elomendi ederra, zer ikusi hura konta!