Miarritzen, Euskal Herri osoan bezala, geroz eta guraso gehiagok hautatzen dute erakaskuntza elebiduna beren haurrentzat, euskaldunak ez izanda ere. Herriko Etxeak iniziazio bat sortu du guraso horiei euskararen lehen oinarriak transmititzeko.
Hizkuntza jakin edo ez, guraso guztiek dute eragina beren haurren hizkuntza-barneratzean, eta baita erabileran ere. Guraso euskaldunek hizkuntza ohituretan edo haurren euskarazko aisialdian eragin dezakete besteak beste. Guraso erdaldunek, adibidez, egunerokoan euskarazko hitz batzuk erabil ditzakete haurrekin edo hizkuntzarekiko interesa erakuts dezakete.
Miarritzeko Herriko Etxeak lehen gako horiek eskaini nahi dizkie guraso erdaldunei eta iniziazioak antolatu ditu irakaskuntza elebiduna proposatzen duten herriko eskoletan eta ikastolan.
Saioak irauten duen bi orduetan, hizkuntzaren oinarriak landuko dira (ahoskera, hiztegia, esaldi sinpleak, helduaren errola…).
Iniziazio honez gain, Euskara Zerbitzuak hizkuntza mediaziorako beste tresna batzuk ere baditu: langile eta hautetsiei zuzenduriko 36 oreneko iniziazioa, “Euskara bestetan” tailerra edo “Euskara eta hizkuntza aniztasuna” tailerra, adibidez, Miarritzetik haratago heda daitezkeenak.
| depliant euskara en famille v4 (pdf 5 Mo)