LAN

Punto de Vistak Lan aurkeztu du,

zine dokumentaleko imajinazio eta lan prozesuen inguruan hausnartzeko sail berria

Punto de Vista jaialdiak —Nafarroako Gobernuak sustatuta eta NICDO sozietate publikoak antolatuta— martxoaren 14tik 19ra Iruñean egingo den hamaseigarren edizioko programazioaren berri ematen jarraitzen du. Oraingoan, Lan aurkeztu da, jaialdiko zuzendari artistikoaren eta programazio batzordearen lanaren emaitza den sail berrietako bat.

«Lana», «jarduera» ez ezik, «uzta» ere izan daiteke. Eta zentzu horretan, sail honen izenaren irakurketa historiko bat ere egin daiteke; izan ere, denbora luzez, landa lana beste lanik ez zen egon. Beharbada horregatik, Portugalgo zinemagile bikote miresgarri batek, António Reisek eta Margarida Cordeirok, beti esaten zuten «zinemaren nekazariak» zirela, hori pentsatzeak lagundu egiten ziela, eta horregatik aukeratu da «Lan» izena jaialdiko sail berri honentzat. Bertan, zine dokumentaleko imajinazio eta lan prozesuei buruz hausnartzeko bilerak proposatuko dira, eta hainbat eduki multzo egongo dira: Paisaia, Termitas, tailer bat Paulino Viotarekin, «zine-konferentzia» bat Léa Morinekin, Marokoko zine dokumentalaren historiaren inguruko atzera begirakoari buruzko mahai ingurua, eta, azkenik, NaparDocs.

GEHIAGO IRAKURRI

Marina Vinyes Albes, Roger Koza eta Christopher Small, 2022ko Punto de Vista jaialdiaren

Sail Ofizialeko epaimahaikide

Punto de Vista jaialdiaren aurtengo edizioaren epaimahaiko kideak izango dira Marina Vinyes Albes, kultura programatzailea, saiakera egilea eta unibertsitate irakaslea, Roger Koza, zinemagilea eta programatzailea, eta Christopher Small, zinemagilea, idazlea eta programatzailea. Jaialdia Iruñean egingo da, martxaoren 14tik 19ra.

Punto de Vistaren lehia bidezko beste sailean, X Films proiektuan, aurten epaimahaikide izan ditugu Anna Manubens, komisarioa, irakaslea eta ekoizlea, Miquel Martí Freixas, programatzailea, kultur kudeatzailea eta zinema kritikaria, eta Catarina Boieiro, ekoizlea, kuradorea eta ikertzailea. Haiek aukeratuko dute proiektu irabazlea Blanca Camell Galí, Hugo Amoedo eta Magdalena Orellana zinemagileek aurkeztutako proiektuen artean, eta irabazleak ikus-entzunezko sorkuntza bat egingo du Nafarroan, saiakera moduan. 

GEHIAGO IRAKURRI

Marina Vinyes Albes, Roger Koza y Christopher Small

Ikus-entzunezko Ekoizleen III. Topaketa

Zinema Zubiak programaren baitan

Zinema Zubiak programa Akitania Berriko, Nafarroako eta Euskadiko enpresen eta profesionalen arteko harremanak eta ikus-entzunezko proiektuen garapena sustatu eta dinamizatzeko sortu zen, eta haren III. topaketa egingo du martxoaren 17an Iruñeko Punto de Vista zinema festibalaren barruan.

Zukugailua, NAPAR eta Ibaia elkarteek koordinatzen dute, Euroeskualdea osatzen duten hiru lurraldeen ordezkari gisa. Iruñeko zitarekin, azaroan Bilboko Zinebi jaialdian (2. edizioa) eta irailean Donostiako Zinemaldian (1. edizioa) egindako topaketei jarraipena ematen diete.

GEHIAGO IRAKURRI

AKREDITA ZAITEZ JAIALDIRA HEMEN MARTXOAK 3 BAINO LEHEN