MADE IN GOIERRI

10. urtez Made in Goierri zikloari hasiera emango diogu. Eta urteurrenak merezi duenez, hitzaldi indartsuak antolatu ditugu; besteak beste, gure artean izango ditugu euskal zientziako lehen mailako ikerlariak, Pedro Miguel Etxenike, Pablo Martinez Lage eta Fernando Plazaola, eta bailarako lehen mailako enpresa ordezkariak, Aitor Imaz, Asier Lekuona, Josean Etxebeste, Eider Iztueta eta Josean Guerra.

Hona hemen egitarauaren foiletoa:

https://issuu.com/lemniskata/docs/made_in_goierri_2022_arina_2

Egitarauaren laburpena:

Hitzaldiak:

    Martxoaren 3an, osteguna, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian. Pedro Miguel Etxenike: “Ciencia. Cultura. Economía. Salud”

  Martxoaren 11an, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian. Pablo Martínez Lage: “La investigación en Cita-alzhéimer: avances en el tratamiento y la prevención de la enfermedad”.

   Martxoaren 18an, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian. Fernando Plazaola: “Fusioko energia aldaketa-klimatikoa eragozteko aproposa izango al da?”

    Martxoaren 25ean, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregia. “Goierriko enpresak elkarlanean aurrera”. GH, Aitzkorri SL, CAF, Orkli, Irizar: Josean Guerra, Idoia Iztueta, Aitor Imaz, Asier Lekuona, Josean Etxebeste.

Erakusketa:

     Martxoaren 28tik apirilaren 8ra, Lazkaoko Kultur Etxean: “VIII. Lemniskata nazioarteko matematika argazki lehiaketako erakusketa”.