PUXIKA GORRIA

Punto de Vista jaialdiak kontziliazioaren alde egin du

Punto de Vista Ludoteka: Puxika Gorria sortuz

Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioan kontziliatu egin ahal izango da, Punto de Vista Ludoteka: Puxika Gorria sortzeari esker. Horrela, jaialdiak sei hilabetetik hamabi urtera arteko haurrentzako espazio bat izango du, eta jaialdiko taldekoek, akreditatuek zein publiko orokorrak erabili ahal izango dute martxoaren 17, 18 eta 19an. Egitasmoa CIMA elkartearekin (Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales), ICAA erakundearekin eta Parenting at Film Festivals kolektiboarekin elkarlanean egin da, eta Zorionak Kids & Party Ludotekak kudeatuko du.

Red Balloon Alliance ekimenaren parte izanik, Punto de Vista Ludoteka: Puxika Gorria honako hauekin bat dator: Puxika Gorria, Le Ballon Rouge eta Berlinale Kindergarten; haurtzaindegi zerbitzu horiek garatu dira jada Donostia, Cannes eta Berlingo zinemaldien aurreko edizioetan.

GEHIAGO IRAKURRI

Kontaktuak, Punto de Vista jaialdiaren sail berria, beste diziplina batzuetara zabaltzeko

Hilabete eskas falta da Punto de Vista jaialdiaren hamaseigarren edizioa abiatzeko Nafarroako Gobernuak sustatuta eta NICDO sozietate publikoak antolatuta—, eta, programazioa ixteko, sail berri bat iragartzera goaz: Kontaktuak.

Kontaktuak sailean, gainerako diziplina artistikoetara eta zientziak esaten diegun ezagutzaren jardueretara zabaltzen da zinema. Hori bereziki garrantzitsua da zinema dokumentalari dagokionez, definizioz hausnarketara eta ezagutzara bideratzen den aldetik, eta gainerako arte garaikideekin errealitatea ikertzeko interesa partekatzen duen aldetik. Sailaren izena Espainiako zinemaren historiako filmik erradikal eta urratzaileenetako batetik dator: Contactos (Paulino Viota, 1970); jaialdiko lehenengo Heterodocsias Rewind sailean parte hartu zuen film horrek, 2010ean. 

GEHIAGO IRAKURRI

AKREDITATU ZAITEZ JAIALDIRA HEMEN MARTXOAREN 3A BAINO LEHEN