2022eko martxoak 8
19:45etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
El despertar de las hormigas · Costa Rica · 2019 · 94 min. · Zuz.: Antonella Sudasassi Furniss · V.O.S.C.
Mugarik Gabeko Ekonomilari-ekin eta Ekonomistak Euskal Elkargoarekin elkarlanean saioa
Gonb.: Laura Ruiz (EsF), Valeria Brenes (zuz.lag.)
Costa Ricako opera prima bat da; era ia dokumentalean kontatzen digu hango familia arrunt baten bizimodua. Isa modista da, eta senarrarekin eta bi alabekin bizi da. Gizonak seme bat nahi du, baina berak ez du nahi berriz haurdun gelditu. Senarrak ez du aintzat hartzen haren jarrera, eta konturatuko da nolako mendetasunean bizi den. Hala, gauzak aldatzea erabakiko du.
Dokumentaletik hurbileko antzezpenaren bitartez, familiaren eguneroko eszenak agertuko dira, angulo eta elkarrizketa askotarikoetatik. Hasiera batean, ez dirudi interes berezikoa, baina pixkanaka dauden botere harremanak islatzen joaten da. Isaren kontzientzia handituz bezala, txingurriak agertzen doaz, gero eta sarriago.
Oso interpretazio naturalak eta nabarmentzeko moduko argazkia.