Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute datorren martxorako Tabakaleran, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean.
Gidoiak idazteko tailerra martxoaren 29, 30 eta 31n izango da Tabakaleran Miguel Machalski gidoi analista ospetsuaren eskutik. Clint Eastwooden ‘Million-dollar Baby’, Stephen Daldryren ‘Billy Elliot’, Ingmar Bergmanen ‘Sarabanda’ eta Alejandro Amenabarren ‘Mar Adentro’ filmetako analista gisa lan egin du, eta hainbat jaialditan saritutako film askoren aholkularia ere izan da. Gainera, tailerrak eta aholkularitzak ematen ditu munduko hainbat lekutan; CDArekin lan egin du Bartzelonan, Binger Instituarekin Amsterdamen, EAVEn eta MEDIA programako hainbat tailerretan hartu du parte. Gaur egun, aholkulari gisa dihardu Flandriako sustapen-funtsarekin (VAF), Luxenburgoko Centre National Audiovisuel-ekin (CNA) eta Torino Feature Lab-ekin.