Umetxoak alai, jostetan
gurasoak kexu, oihuka.
Arras pelatzen din euriak,
sendagileendako lana, jakina.
Okina agurtu din bezeroak
Billabesarat abiatu aitzin lasterka.
Jendea nekez zabilen irristaka
Hiribusa gabe, irri-busa.
Eta ni, geltoki honetan zain,
nekez babesten nauen estalpetxoan igurikitzen,
igaiten lagundu nahi nauena,
gurpildun aulkia ez baita arina.
Harmailak beterik, ohi lez,
toki egokirik ez dun, nola ez!
Zabaleko tartean jarri naiten,
ohitura txarrak hemen ere, lege.
Pilotakada bat buruan, 17
pilotaria bera, gainera.
Zola lerrakor zagon, ni erruduna,
aulki eta guzti, lurrerat
Gero damuak heldu ditun
“honek beharko zinan aspaldian prestatua”.
Beti gertatzen den bezala
betikoa kaltetua
Eroriz ikasten ei dun ibiltzen,
uste zitenan gure zaharrenek,
baina eroriari egur denek
hondoa jo duena lagundu ordez.
Egokituko dutea behar dena?
Guk, berriz, jo-eta-ke, bitartean.
Eroria beti borrokara
gurea dena erdiets artean
Hemen ere berdintasuna helburu,
denok egoera orotan ibil gaitezen egoki.
Nehor zokora ez dezaten
Ezberdina izaiteagatik.