KONTRAPAS

Bernart Etxepare (1480?-1545 eta gero)

Garaziko herria
benedika dadila
euskarari eman dio
behar zuen tornuia.

Euskara, euskara,
jalgi hadi plazara!

Bertze jendek uste zuen
ezin eskriba zaiteien
orain dute porogatu
engainatu zirela.

Euskara, euskara,
jalgi hadi dantzara!

Bertzeak oro izan dira
bere goien gradora
orain hura iganen da
bertze ororen gainera.

Euskara, euskara,
jalgi hadi mundura!

Oraindaino egon bahaiz
inprimatu gaberik,
hi engoiti ebiliren
mundu guzietarik.

Euskara, euskara
habil mundu guzira.!