Xanti Begiristain Madotz
Eguberrietako egun batean, Manex bihurritxoa, baserrian barna zebilen goizerdi aldean. Oporretan zegoen eta bere zorionerako, momentu hartan ere, gogotik gustatzen zitzaion gauza bat gertatzen ari zen: elurra mara-mara ari zuen, berari atsegin zitzaion bezala. Dagoeneko baziren zenbait egun, elurra egin eta egin ari zuela. Ordurako baserriko inguruek elur- geruza polita zuten. Gauetan izotz handiak egiten zituen eta kanpoko animaliak larritzen eta estutzen hasiak ziren, janaririk ez zutelako aurkitzen…