GOIZALDEA

Lehen ilunabarra kanpoan,

ostiral arrats honetan,

hogeita hamar urte barnean,

zer poza hori ikustean!

Txorikumea habiatik ateratzean,

lehen saltoa egin beharrean,

bizi berri baten hastapen horretan,

kuraia, beldurra, nahasten buruan.

Zertan gelditu da Herria?

Nolako aldaketak izan dira?

Ezagutuko ahal dut nere etxea?

Hogoita hamar urtez, gauzak aldatu dira!

Den-dena berria da,

Den-dena nahasia da,

Lagunak, familia, hor dira,

itxaropena sortzen ari da.

Ilunabarraren ondoren, goizaldea da agertzen,

etengabeko zikloa da beti errepikatzen,

burdin barren atzean ez dira ikusten,

haien edertasunak begiak dauzkite koloreztatzen.