Definizioa
Gainpisua eta obesitatea osasunarentzat kaltegarria izan daitekeen koipe-metaketa anormala edo gehiegizkoa dira. Gainpisuak berekin dakar gorputz-pisua patroi edo standard gisa hartzen diren balio batzuen gainetik izatea; obesitatean, berriz, pisua handitzeak eta, beraz, gantz-ehuna handitzeak berekin dakar Gorputz Masaren Indizea (GMI) 30 baino gehiago izatea.
Horiek bereizteko, parametro hau erabiliko dugu: GMI=Pisua(kg)/Garaiera (m²), hau da, masa kilogramotan zati garaiera metro kuadrotan.
GMI 18,5-24,9 artean, pisu normal batean egongo ginateke.
GMI 25-29,9 artean, gainpisuaz hitz egingo genuke.
GMI 30 edo gehiago, obesitateaz hitz egingo genuke.
Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen funtsezko arrazoia kontsumitutako eta gastatutako kalorien arteko desoreka energetikoa da.
Sintomen identifikazioa
Kontsultaren arrazoia gainpisua da.
Pisu handia, GMI kalkulua.
Nekea.
Arteria-tentsioa handitzea.
Medikuagana bideratzeko irizpideak
30 edo gehiagoko GMI.
Parametro biokimikoen maila altuak: kolesterola, triglizeridoak, glukosa…
Pisua galdu nahi duen baina farmakologikoki trataturiko gaixotasun kronikoren bat duela adierazten digun pazientea (endokrinoak, giltzurrunetakoak, bihotzekoak, diabetesa…).
Ebaluazioa
Faktore eragilean sakontzea: ohitura higieniko-dietetiko desegokiak, alterazio fisiologikoak, parametro biokimikoetan aldaketak.
Eraginkortasunik gabe egindako aurretiazko ekintzak.
Bizi-ohitura bateraezinak, gainpisua eragin dezaketen medikamentuak barne.
Baliabide terapeutikoak
Neurri higieniko-dietetikoak indikatzea
Afari arina egin eta ordu bat edo bi itxaron oheratzeko. Ohera gose sentsazioarekin ez joan.
Neurrizko ariketa fisikoa egin.
Egin 5 otordu egunero.
Elikagai prozesatuen, koipeen, arrautzaztatuen, alkoholaren eta abarren kontsumoa murriztu.
Dieta orekatua mantendu, zuntz askoko elikagaien ekarpena handituz.
Gutxienez 2 litro ur edan egunean.
Tratamendu farmakologikoa
Fitoterapia
Camellia sinensis L., Fucus vesiculosus L., Ortosiphon stamineus Benth., Amorphophallus konjak K.Koch., Garcinia gummi-gutta L. Kontraindikazioak: Landarearen drogarekiko edo medikamentuaren beste edozein osagairekiko hipersentikortasuna. Arreta neurriak: haurdunaldian eta edoskitzaroan ez da sendabelar horien segurtasuna ezarri. Ez dira gomendatzen 18 urtetik beherakoentzat.
FUKUSA
Fucus vesiculosus L.
Landarearen droga: talo lehorra eta zatikatua.
Osagai nagusiak: polisakarido muzilaginosoak (%18-30). Gatz mineral ugari (iodoa batez ere).
EMA/AEMPS indikazioa: pisua kontrolatzeko dietetan laguntzen du, dituen muzilagoek jateko gogoa gutxitzen dutelako.
EMA/AEMPS posologia: 130 mg talo-hauts lehortu (iodo-edukia % 0,03-% 0,2 artean) edontzi bat urarekin, egunean 2 aldiz, otorduak baino 2 ordu lehenago.
Kapsula bat, gosaria, bazkaria eta afaria baino 15-30 minutu lehenago, edontzi bat urarekin. 4 astez hartu.
Arreta-neurriak: iodoarekin, hormona tiroideoekin edo agente antitiroideoekin batera ez hartu.
Kontrako erreakzioak: eragin libragarri arin bat izan lezakete, muzilagoen edukia dela eta.
TE BERDEA
Camellia sinensis L.
Landarearen droga: harzitu gabeko hostoak.
Osagai nagusiak: base xantikoak: gehienbat kafeina, teofilina, teobromina, adenina eta xantina. Katekinak, teaflabinak eta flabonoideak batez ere.
AEMPS indikazioa: Landaretan oinarritutako medikamentu tradizionala, norbanako helduek eta 12 urtetik gorako nerabeek pisua kontrolatzeko dieten osagarri erabiltzen dutena. Gainpisua dutenei organismotik likidoen kanporaketa errazteko hartzen da.
AEMPS posologia: helduak et 12 urtetik gorako helduak: gosarian 3 kapsula hartu eta bazkarian 3 kapsula, edontzi bat urarekin.
Kontraindikazioak: gibeleko gutxiegitasunean. Ez da gomendatzen giltzurrun- edo bihotz-gutxiegitasunari lotutako edeman erabiltzea.
Kontrako erreakzioak: kafeinaren edukia dela eta, urduritasuna areagotu, loa zaildu edo hipertentsioaren mailak alda daitezke.
ORTOSIFONA
Ortosiphon stamineus Benth.
Landarearen droga: hostoa eta kimuak.
Osagai nagusiak: mineralak, batez ere potasio-gatzak (%3). Flabonoideak, azido kafeikoa eta deribatuak ere bai.
EMA indikazioa: gernu-traktuko asaldura arinetan, gernu kantitatea handitzea traktua garbitzen laguntzeko.
EMA posologia: estraktu lehorra (5-7:1, ura): 360 mg, egunean 3-4 aldiz.
Arreta-neurriak: sukarra, disuria, espasmoak edo gernuan odola agertzen badira, kontsultatu mediku bati. Ez da gomendatzen giltzurrun- edo bihotz-gutxiegitasunaren ondoriozko edemen kasuetan, medikuak agindua izan ezik.
Kontrako erreakzioak: ez dira ezagutzen.
GLUKOMANANOA
Amorphophallus konjak K. Kotch.
Landarearen droga: errizoma. Hortik Konjak-eko glukomananoa lortzen da.
Osagai nagusiak: glukomanano motako polisakaridoak (%49-60). Almidoia (%10-30) eta azukre disolbagarriak ere baditu.
Propietate osasungarrien aitorpena (EB 432/2012 Araudia): glucomananoak argaltzen laguntzen du kaloria gutxiko dieta egiten denean.
Arreta-neurriak: asfixia arriskua irensteko arazoak dituzten gizakietan edo glukomananoa likido kantitate desegokiarekin hartzen denean.
GARZINIA
Garcinia gummi-gutta L.
Landarearen droga: fruituaren azala.
Osagai nagusiak: azido hidroxizitrikoa (pisu lehorraren % 20-30).
Propietate osasungarrien aitorpena (OpenEFSA): gorputzaren pisua kontrolatzen eta gose-sentsazioa murrizten laguntzen du, baita gozokiekiko guraria murrizten ere.
Erreferentzia:
Egileak: Valera Arnanz, C. (Sendabelarretako batzordekidea. Farmazialarien Elkargo Ofiziala. Madril. Testu-orratzailea: Allúe Creus, J. (Sendabelarretako batzordekidea. Farmazialarien Elkargo Ofiziala. Bartzelona).
2020-2021. Plantas Medicinales. Protocolos del Servicio de Indicación Farmacéutica en sobrepeso. Farmazia Bulegoko Nazio Batzordea. Sendabelarrak. Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia. Kolaboratzailea: Arkopharma Institutua.