DOSIERRAK ETA MARKETINA

Dosierrak eta marketina garatzeko masterclassak eta tailerra

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak Tabakalera eta Azkuna zentroarekin lankidetzan antolatu du tailer hau. Maiatzaren 11n izango da Bilboko Azkuna Zentroko Iparragirre aretoan.

Jardunaldia 10:00etatik 13:30era izango da. Alde batetik, ‘Produkzio-dosierretik bereiztea eta komunikatzea’ izeneko masterclass irekia burutuko du ikus-entzunezko komunikazio eta marketinean aditua den Álvaro Vegak. Publikoari irekitako hitzaldia izango da. Edozein sormen-proiekturen garapen-fasean aurkezpen-dokumentu bat behar dugu, ideia bat behar dugun bezala. Proiektuaren ikuspegi beretik, sustatzailea prest egon behar da horren berri emateko, bai finantzaketa-iturriei begira, bai aliatu potentzialei begira. Eta prest egon behar du modu sendo, erakargarri eta eraginkorrean egiteko. Tailer honek tresna honen garapenari helduko dio bereziki.

Bestaldetik, Jorge Riverok, zinema-jaialdiei lotutako profesionalak, ‘Dosier motak, ereduzko dosierrak’ hitzaldia eskainiko du. Dosier bat, funtsean, ekoizleek eta zinemagileek izendatutako helburu espezifikoetara bideratutako komunikazio-tresna da. Proiektuaren isla izateaz gain, non proiektuaren edukiak, asmoak, faseak eta lan-plana zehatz-mehatz azaltzen diren, premiei eta testuinguruari erantzun behar die. Horregatik, ez dago dosier-eredu bakar bat ere, eta proiektu batek ere ez du dokumentu bakar eta finko bat eduki behar. Hitzaldi honek hainbat motatako dosierrei buruz hitz egingo du, baita horien helburuei ere, eta arreta berezia jarriko du laguntza publikoen deialdiei begira egiten diren txostenetan.

Gainera, 16:00etatik 20:00etara talde-saio itxi bat egingo da aukeratutako proiektuekin.

Arratsaldeko topaketa/ lantegi hau Euskadin egoitza duten eta film luze zinematografikoko proiektu bat garatzen ari diren (edo ekoizpen-fasean dauden) ekoizleei zuzenduta dago.

Beren proiektuarekin parte hartu nahi dutenek ekoizpen-txosten bat bidali beharko dute, gutxienez honako informazio honekin:

  • Proiektuaren cover / irudi teaserra
  • Fitxa teknikoa (generoa, iraupena, hizkuntza…)
  • Loglinea
  • Sinopsia (orrialde bat)
  • Zuzendariaren oharra
  • Ekoizlearen oharra
  • Pertsonaien deskribapena
  • Aktoreen zerrenda (fikziozko lanetan)
  • Itxura bisuala, musika, soinua eta beste alderdi tekniko garrantzitsu batzuk
  • Erreferentziak
  • Fitxa teknikoa eta artistikoa
  • Biofilmografiak
  • Bestelako ikus-elementuak, halakorik bada: mood trailer, teaser trailer, moodboard, erreferentzia-irudiak…
  • Produkzioaren ezaugarritzat edo garrantzitsutzat jotzen den beste edozein informazio

Txosten berean edo aparteko dokumentu batean honako hauek aurkeztu beharko dira:

  • Finantzaketa-plana eta ekoizpenaren egoeraren deskribapena
  • Banaketa-plana (gehienez orrialde 1). Ekoizpenaren nazioko eta nazioarteko banaketa-saiakera.
  • Marketina. Xede-taldearen definizioa eta produkzioaren 3 baliotan oinarritutako posizionamendua.

Lantegirako eskatutako dokumentazioa 2022ko apirilaren 22a baino lehen Europa Creativa Desk MEDIA Euskadira bidali behar da (info@europacreativaeuskadi.eu).

Informazio gehiagorako: 943 326837

Masterclassean izena emateko epemuga: maiatzak 6 (info@europacreativaeuskadi.eu)