ANAC

ANACek, Asociación Navarra para las Altas Capacidades-ek, euskarazko formakuntza bat antolatu du irakasleentzat: “Gaitasun handiko ikasleak egungo ikasgelan”.

Hamar orduko ikastaroa da, online formatukoa eta homologatua. Zuzeneko 4 saioz eta lan pertsonalaz osatzen da eta apirilaren 25ean hasiko da, “Adimen gaitasun handiko ikasleak ezagutzen” izenburua duen saioarekin.

Ondoren, maiatzaren 2an eta 9an, “Non daude adimen gaitasun handiko ikasleak?” eta “Adimen gaitasun handiko ikasleekin esku-hartzea” saioak burutuko dira.

Ikastaroa maiatzaren 23an bukatuko da.

Hizlaria Amaia Agiriano psikologoa eta gaitasun handietako irakasle espezializatua izango da.

Matrikula doan da ANACeko irakasle bazkideentzat eta 20 € balio du bazkide ez direnentzat.

Ikastaro honi buruzko informazio gehiago ANACen web-orrian kontsulta daiteke (www.anac-navarra.com).