EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETAREN FINALA BAIGORRIN

Apirilaren 9an, larunbatarekin, Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketaren finala izan zen Nafarroa Beherean, Baigorri ederrean. Zazpi probintzietako finaletan sailkatu ziren bikoteek parte hartu zuten. Osora: 128 bikote.

Nafarroa Garaiko Jesus Zubiri eta Iban Zubiri, Ibero herriko muslariak, izan ziren txapeldunak; Nafarroa Behereko Peio Larre eta Gérard Larre, Heleta herrikoak, txapeldunordeak. Kontsolante mailan, berriz, Imanol eta Osvaldo arabarrak izen ziren irabazleak, eta Gipuzkoako Zubizarreta aita-semeak bigarren gelditu zirenak. Euskal Herriko Mus Federazioak eskertu nahi du Baigorriko Herriko Etxeak egin dien harrera eta eman dien laguntza handia, baita Baigorriko Ikastolako buraso taldeak eman dien laguntza baliosa ere. Halaber, bihotzez zoriontzen ditu txapelketan antolatzaile gisa ari izan diren guztiak, lan bikaina egin dutelako. Heldu den urteko finala Bizkaian jokatuko da.