Hemeretzi zati dituen poema bat da Orbelen Intziriak. 2020an Balea Zuriak plazaratu zuen Itxaro Bordaren Abaro bilduman. Bizitza puskak dira; hatsa eta odola isurian nabaritzen da. ‘Abaro’ eta ‘zuzulu’ hitzen arteko bidaia bat dela esan genezake, joko baten antzekoa, jokoa izanagatik egunerokotasunaren nolabaiteko mina ere gatibatzen duena.