Lizarrako udalak aurten ere diruz lagunduko ditu euskarazko udalekuak, hirian erroldatuta dauden ikasleentzat. Deialdia onartzea falta den arren, aurreko ekitaldietan bezala laguntzak irailean eskatu ahal izatea aurreikusten da.
Udalekuen eskaintza oso zabala da, eta eguneratzen ari den esteka honetan kontsulta daiteke: https://eranafarroa.eus/udalekuak/