OGI ERDIA ETA LIBURU BAT (EUSKARAZ)
KONDESTABLEKO CIVIVOXA, 2022-04-29, 19:30 – 21:00
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA. AHOZKO NARRAZIOA. OGI ERDIA ETA LIBURU BAT (EUSKARAZ)
Ogi erdia eta liburu bat helduentzako ipuin saioa da. Literatura ahozkoa zen garaietatik gaur eguneraino Ovidiok, Sherezadek, Emilia Pardo Bazanek, Hector Gomez Navarrok eta Sorche Nic Leodhasek irudikatu zituzten istorioei doinu eta ahotsa ipini dizkiegu. Garai, giro eta genero desberdinak iradokitzen dituzten kontakizunek osatzen dute emanaldia.
Ines Bengoak 20 urte daramatza ipuinak kontatzen. Kazetaritza ikasi zuen beharraren bidean; antzerkigintzan murgildu zen nahiaren bidean. Baso ilunaren erdian ipuinekin topo egin zuen, eskutik heldu eta bere barnea ipuin habia bihurtu zuten.
Iosu Lizarraga: 1986an akordeoia hartu zuen lehendabiziko aldiz, eta ez du askatu gaur egun arte. Entsegu, kontzertu eta antzerki muntaien artean ematen ditu egunak, antzezteko gozamenak harrapatu zuen egunetik.
INÉS BENGOA. KONTALARIA. IOSU LIZARRAGA, AKORDEOIA
+18
Doan, aurrez izena emanda.