ZIBURU, MAIATZAK 13: ATZERRIAN LURRA GARRATZ

Heldu den maiatzaren 13an ostiralarekin, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin, urteko 2. ikuskizuna emanen dugu.

Atzerrian Lurra Garratz ikustera gomitatzen zaitu Artedrama / Huts Teatroa konpainiak, euskarazko sorkuntza horrek migrazioaren eta Euskal Herriko biztanleei buruzko migratzaileek duten ikuspegiaren gaiak aipatzen ditu.

Antzerki lanean, Aurora Morak, pertsonaiak, bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari denean, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen du. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible al da familia eta aberriaren zamaz egiazki libratzea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki behar bagenu?