Joseba Aurkenerena Barandiaran
Nire olerkietan bizitzaren gora-beherak, gizakion nahiak eta desirak, gure pasioak, Euskal Herri goxoa, ama-lurrarekiko atxikimendua, izadiaren ederra, eguzkia, ilargia eta izarrak, itsasoa, ibaiak eta errekak azaltzen dira… Horiek denak dira olerkigai, kantagai, aipagai nire olerki bilduma umil honetan, azken finean, Larrun mendiaren azpitik sentitua eta idatzia izan baita.