Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Euskal Elkargoak, eta Baiona, Donibane Lohitzune, Hendaia eta Miarritzeko herriko etxeek sakelako 30 hiztegien bildumaren berrargitalpena iragarri dute, Korrikak Euskal Herriko bazter desberdinak zeharkatzen dituelarik euskararen alde.
Material horren helburua bikoitza da: euskararen ikaspenean bide lagun izan eta ahozko erabilera azkartzea. Gai orokorrak (familia, eguraldia, eskola), zein berezituak (zientziak, arnoa, bide heziketa) jorratuak dira, 21. mendeko hizkuntza bizi baten lekuko.
Azken 15 urteetan bilduma urratsez urrats osatzen joan da; 2019an, instituzioen arteko lankidetza desmartxa baten baitan, bilduma osoa zorro itxi eta identifikagarri batean bildua izan zen, erabiltzaileen esku emateko. Berrargitalpen horri esker, 3.500 hitz inguru (usaiakoak, zein terminologikoak) lau haizetara hedatuak izanen dira, euskara ikasten, euskara dakiten edo hizkuntzak maite dituztenen plazererako.
Bilduma osoa kontsultatu eta deskargatzen ahal da sei partaideen webguneetan. Horrez gain banaketa fisikoa antolatuko da Baiona, Miarritze, Hendaiako eta Donibane Lohitzuneko hirietan; azken horrek dispositiboa integratu du aurten. Herriko etxean berean atzeman daitezke zorroak.
Urririk banatuak, euskara bezala hiztegi hauek erabiliak izateko sortuak dira. Zorro barnean agertzen den azalpen oharrak erabiltzaileak gomitatzen ditu haiekin jostatzera, erregularki kontsultatzera, egunero hitz bat ahoskatzea eta ikastea, haurrekin jokoak asmatzea, lantokian desafioak sortzea, sakelko telefonoan deskargatzera…
Ideia horri jarraikiz, Miarritzeko herriko etxeak aktibitate kaier berriak sortu eta eskuragarri emango ditu datozen asteetan. 2020ko konfinamendu garaietan sortuak, euskarri hauek, familian edo lagun artean euskararekin jostatzeko aitzakia eskaintzen dute (mintzalasai.eus atarian eskuragarri, eta laster hendaia.eus webgunean ere).
Euskararen biziberritzea, lurralde mailako erronka kolektibo eta partekatua da. Instituzio publikoen artean mutualizatua izan den egitasmo hori horren lekuko da.
“Sakeletik eskura, begietatik ahora, euskaraz goza, euskaraz mintza.”
BANAKETA TOKIAK HENDAIAN
Herriko Etxea, GEUZ, Turismo Bulegoa, Variétés zinegela, Gaztelu Aretoa, Mediateka, Gazteria eta Numerikoa zerbitzua, Mendi Zolan kulturgunea, Denentzat Gizarte Zentroa.
HARREMANETARAKO
Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzua – 06.83.73.64.98 – euskara@hendaye.com