2022ko maiatzak 3
19:45etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
Introduction · 2021 · Hego Korea · 66 m. · Zuz.: Hong Sang-soo · V.O.S.C.
+KORTeN! A Way Out, Lucas Milla. EH, 2020, 15’. Fik
Gonb.: Lucas Milla (zuz), Manu Paja (Fas)
Youngho aktore izan nahi duen gazte bat da, eta sentimenduak ezkutatzeko zailtasunari egin behar dio aurre. Egokitu zaion rolean emakume bati musu eman behar diola ikusita, nahiago du pauso bat atzera eman, eta bere neska-lagunarekin dituen harremanei lehentasuna eman. Amak arreta ofizioan jar dezala animatzen du, eta aitarekin, berriz, harreman hotza du.
Hala, borrokan darabiltza bokazioa, maitasunak eta gurasoenganako harremanak.
Filma hiru ataletan eta bi herrialdetan partitua dago, Hego Koreatik Alemaniara, Berlinera, hor ari baita ikasten neska-laguna. Eta hiru kontakizunen artean, sekuentzia batzuk alde onirikorantz joango dira eta beste batzuk poetikorantz.
Pantailan gertatzen dena ez da gatazka handi bat, baizik eta egunerokoaren begirada bat; pertsonaiek elkarrekin hitz egiten dute, eta kamerak une jakinak nabarmentzen ditu. Intentsitate apaleko emozioak.
Beha egoteko film laburra.
Trailer de Introduction subtitulado en español (HD) – YouTube