FAS ZINEKLUBA: “DRIVE MY CAR”

2022ko maiatzak 10

19:15etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Drive My Car · 2021 · Japonia · 179 min. · Zuz.: Ryûsuke Hamaguchi · V.O.S.C.

Saioa 19:15ean hasiko da.

Dolualdian dela,YusukeKafuku aktore eta antzerki zuzendariak “Tío Vania” obra Hiroshimako jaialdian muntatzea onartzen du.

Hirian barrena mugitzeko, auto bat ipintzen diote txofer batekin (Misaki); ibilbidez ibilbide, elkarrizketa intimoak izango ditu emakumearekin, eta elkarri beren bizitzako nahigabeak eta orbanak kontatuko dizkiote. Autoa intimitaterako espazio bihurtzen da.

Murakamiren kontakizun batean inspiratuta dago gidoia, nahiz eta nahiko modu askean hartua dagoen, eta bi parte dauzka. Lehena protagonistaren eta emakumearen harremanean oinarritzen da; bigarrenak, berriz, Misakirekin duen harremana erakusten du.

Antzezlanaren eta entseguen kontakizunak modua ematen du trama nagusia elikatzen duten bigarren mailako pertsonaiak sartzeko.

Filmak sari asko jaso ditu, eta 2021ean lau Oscar saritarako izendatua izan zen.

Trailerra

Drive my car | Tráiler en VOSE | Nominada a 4 Premios Oscar. – YouTube

Aurk.: Norberto Albóniga (Fas)

www.cineclubfas.com